jump to navigation

Txindoki(karim) 2007 Maiatza 10

Posted by kbenmiloud in bertso jarriak.
trackback


Ttipi ttapa igotzen
gara gu poliki
ta ttonttor hau ez dugu
izan inoiz txiki
lainoetan barrena
dabil ia beti
zeinen gailur polita
degun guk Txindoki

Iruzkinak»

1. Uxue - 2007 Maiatza 14

Bertso hau oso ondo dago, errimak ondo, eta zentzua du. Benetam polita izango da gailurra eta ttipi ttapa igotzeko ere ez dago gaizki. Baina nere ustez bertso hau oso ondo dago. Zorionak Karim.

2. Lierni - 2007 Maiatza 14

Asko gustatu zait bertso hau, euskara oso politean idatzia dago, errima onak ditu eta nabaritzen da bukaeratik hasi dela bertsoa egiten.

3. oaldasoro - 2007 Maiatza 14

Oso polita bertsoa Karim.
Nola etortzen zaizkizu honelako ideiak burura bertsoa sortzeko.
Bueno segi horrela bertsoak idazten.
Agur

4. metxabe - 2007 Maiatza 14

kaixo
oso bertso polita idatzi duzu
segi horrelako bertso politak idazten!!

5. iker - 2007 Maiatza 20

Oso ondo Karim bertsoa oso ondo dago.
Oso ona zara bertsoak egiten jarraitu horrela.