OPORRAK 2007 Urria 16
Posted by uetxeberria in Sailkatugabeak.add a comment
Klasek bukatu zitzaizkigun ta
jada geuden oporretan
Autobusean Benidorrera
joan nintzan uda hartan
Ta bueltatzean festa ta festa
Ordiziako kaleetan
Hori bai ondo pasa nuela
Ordiziako festetan
Uda luzea azkar pasa da
nahiz eta ez dun ematen
Gutxi falta da eta ia laster
hasiko gara ikasten
Komunikazio baten tailerra
Manuk digu irakasten
Uda amaiatu ta hementxe gaude
Bertsolaritzako klasen
OPORRAK 2007 Urria 16
Posted by metxabe in Sailkatugabeak.add a comment
Guk ikastola bukatu eta
denok gaude jaietan-jai
irrikaz gaude gu ibiltzeko
oso ondo eta alai.
Gu oporretan ibili gara
piszinan bustita blai-blai.
Guk ez dugu nahi hau bukatzea
baina iritsi zaigu bai.
Udako oporrak pasatu eta
ikastolara gu bueltan
ondo pasatu bai dugu denak
jolasean ta parrandan.
Tristerik gaude penaz ere bai
ikastolara joan nahian.
Oporrak ia bukatu dira
ikastola ikustean.
Berriro kantura 2007 Urria 8
Posted by molano in Sailkatugabeak.add a comment

Akabo oporrak, ederrak izan dira baina iraila agertu zen eta badakigu horrek zer esan nahi duen. Dagoenekoz egin ditugu berotze ariketak eta prest gaude txirrita gure blogean aurtengo ikasturtean egiten ditugun lan batzuk azaltzeko.
Iazko ikasturtean hasi ginen poliki poliki tresna berri hauek erabiltzen komunikazio tailerrean eta aurtengoan urrats berri batzuk ere eman nahi ditugu. Ikusiko da gai garen buruan duguna betetzeko.
Lehenengo ariketa bezala, oporretako bizipenak azaltzea eskatu dizuet, bertso pare bat idatzi zortziko handian eta bertsoarekin batera argazki bat txertatzea.
Nik ez dut bertsorik zintzilikatuko, bai ordea argazki bat. Aurtengo udan ezagutu dudan leku zoragarri bateko argazkia. Ea tankera ematen diozuen nongoa den argazkia.
TXINDOKI lierni 2007 Maiatza 15
Posted by ligarmendia in bertso jarriak.add a comment

Umetxo edo heldu
zahar ta nerabe
Mendira joango diren
egiezu galde
Mendira igotzeko
Txindokira hobe
Nola utziko duzu
bada, igo gabe
Txindoki(karim) 2007 Maiatza 10
Posted by kbenmiloud in bertso jarriak.5 comments

Ttipi ttapa igotzen
gara gu poliki
ta ttonttor hau ez dugu
izan inoiz txiki
lainoetan barrena
dabil ia beti
zeinen gailur polita
degun guk Txindoki
TXINDOKI uxue 2007 Maiatza 9
Posted by uetxeberria in bertso jarriak.3 comments

Asteburu guztitan
joaten naiz mendira
Igo behar ditudan
mendiak badira
Baina bi egun hauek
bereziak dira
Motxila hartu eta
noa Txindokira
KOMUNIKAZIO TAILERRA 2007 Martxoa 30
Posted by molano in Sailkatugabeak.add a comment
Hemendik aurrera behin baino gehiagotan erabiliko dugu blog hau gure jarduerak egiteko. Denon artean osatu eta edertu behar dugu orri hau. Ziur nago horrela izango dela. Orain artean komunikazio tailerreko jarduera asko paperean egiten genituen eta beste asko berriz batere paperik gabe, ahoz, edo bideoak ikusi eta komentatu. Behin baino gehiagotan bertso zaharrak edo gaur egungo abestiak kantatu eta ikasi ditugu. Hemendik aurrera, gure jarduera batzuk egiteko, ez denak, blog hau erabiltzea proposatzen dizuet.
Gure ustez, teknologia berriak oso egokiak izan daitezke komunikazio tailerrerako eta aurten lehenengo aldiz froga egingo dugu. Ziur nago zuen laguntza osoa izango dugula horretan
Beste luzapenik gabe has gaitezen lehenengo jarduerarekin. Klikatu txindoki estekan.

